Auzoa hobetzeko asmoz, parte hartze prozesua antolatu zuen Lezoko Udalak Altamiran. 50.000 euro zertan inbertitu nahi zituzten galdetu zien horretarako auzotarrei udalak. Bi parte hartze tailerren ostean, ekarpen guztiak bilduta eta teknikoen bideragarritasun txostenak jasota, ekainaren 1ean bozketa egingo dute Altamirako bizilagunek, diru horrekin auzoan zer eginnahi duten erabakitzeko.
Esku orriak bideratu dizkie udalak bizilagun guztiei. Horien bidez udalaren inbertsio-proposamena jaso ute, baino ainhoa Zabalo alkateak argi du, “auzotarrek erabaki behar dute”, eta beraiena izango da hitza ekainaren 1ean. Altzate Auzo Elkartearen egoitzan egingo dute bozketa goizeko bederatzietan hasi eta eguerdiko ordu bata arte. Igandea aukeratzearen atzean berriz, ahalik eta bizilagun gehienen parte hartzea sustatzea dagoela azaldu du Zabalok.
Udalak proposatutako inbertsioak ondokoak dira: auzo elkarte ondoko parkea berritzea (14.000 euro), frontoi inguruko paretak garbitzea (10.000 euro), barandak berritu eta berriak jartzea (6.000 euro), kale argi berriak jartzea(10.000 euro), eta 10 aulki eta bost mahai jartzea.
Hurrengo auzoa, Pisbe-San Pedro
Bizilagunen kezken artean, irisgarritasuna nabermendu zela zehaztu du Zabalok: “Altamira goian dago eta jendeak arazoak izaten ditu erosketekin igo, haurren kotxeekin, edota pertsona helduen kasuan, eta horren harira eskaera eta hainbat proposamen egin zituzten parte hartze tailerretan”. Horiek aztertuta, astelehenetik ostiralera bitartean eta 8:00etatik 13:00etara furgoneta bat jartzeko aukera aurrekontuaren barruan sar daitekeela azaldu du alkateak, “hori bai, ibilbideak eta ordutegiak bizilagunekin adostu beharko ditugu, horren aldeko apustua egiten badute.
Zer erabakiko duten, beraz datorren hilabetean jakingo da. Baina bienbitartean, Lezoko Udalak aurreratu du beste parte hartze prozesua aurten bertan egiteko. Oraingoan Pisbe- San Pedro auzoa aukeratu dute eta Altamiran egin bezala bertako auzotarrek auzoa nola hobetu erabakiko dute. Lezoko jaien ostean hasiko dira lan horretan udala eta auzotarrak.
Pozik azaldu da Zabalo parte hartze prozesuak izan duen erantzunarekin Altamiran eta auzo elkartearen zein bizilagunen inplikazioa eskertu du eta datorren ekinaren 1ean bizilagun guztiak deitu ditu bozkatzera, “beraiek dakitelako inork baino hobeto zer den hoberena Altamirarentzat”.