'Jaizkibel Amaharri' aurkeztuko dute asteazkenean Olagarro elkartean
19:30ean hasiko da eta ikus entzunezko materialak erabiliko dituzte.
Jaizkibel Amaharri liburu maparen aurkezpen publikoa egingo dute heldu den asteazkenean, hilaren 11n, Olagarro elkartean. 19:30ean hasiko da eta ikus entzunezko materialak erabiliko dituzte. Kontuan izan behar da liburuarekin batrera hainbat euskarrirako materiala biltzen ibili direla Jaizkibel Amahari taldekoak, besteak beste dokumental bat egiteko.
Iazko abendua bukaeran atera zen inprentatik liburua eta ordutik salgai dago saltoki garrantzitsuenetan, 18 euroan. Hondarribian, Olearso liburudenda (San Pedro kalea, 6) eta Arma Plaza Interpretazio Zentroa (Arma Plaza, 9) eros daiteke, eta Jaizkibelen, Guadalupe, Justiz eta Errandonea kantinetan.