Hasierako aurrekontua 10.000 euroan igo du udalak bizilagunen eskaera guztiak erantzun ahal izateko.
Bi proposamen jarri zituzten mahai gainean, eta joan den larunbatean udalak aurkeztutakoaren alde egin zuten San Pedro Pysbeko bizilagunek auzo ekipamenduak hobetzeko. Parte hartze prozesua amaituta, 2015ean hasiko da udala adostutako lanak egiten: atzeko bidea garbitu eta koxkak kendu; iturria konpondu; plazako zuloak itxi; metalezko barandak margotu eta eskilerak eta asfaltoa konpontzea. Aurreko horiek ziren udalak proposatutako hobekuntza lanak eta horiei, bizilagunek proposatutako bestete batzuk gehitu dizkiete orain. Besteak beste, argiteria hobetuko dute, zenbait etxeetan enbarazu egiten duten zuhaitzak kenduko dituzte, errepidean margo lanak egingo dituzte autoek ez aparkatzeko eta zenbait irisgarritasun puntu hobetuko dituzte azkenik.
10.000 euro gehiago
Hasiera batean 50.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusi zuen iudalak San Pedro Pysbe eremuan, baina aurrekontu hori 10.000 euroan igotzea erabaki du orain. lan guztiak egiteko ez zen nahikoa hasierako inbertsioa eta horregatik erabaki du udalak 10.000 euroan igotzea aurrekontua.
25 bat lagunek hartu zutela parte azken bileran zehaztu dute udaletik, eta pozik azaldu dira erantzunarekin eta bizilagunek azaldutako interesarekin. San Pedro Pysbekoa, Lezoko Udalak egiten duen bigarren parte hartze prozesua da. Horrekin amaituta Gaintxurizketaren txanda helduko da datorren urtean.