6.000 lagunetik gora izan dira Arditurriko txondorra bisitatzen
Bisitari gehienek txondorra pizteko nahiz itzaltzeko ekitaldiak baliatu dituzte ikazkintza usadioa ezagutzeko.
6.179 lagunek bisitatu dute Arditurriko txondorra azaroaren bukaeratik hilaren 20an itzali zuten arte. Horietatik gehienak pizteko ekitaldian (azaroaren 29an) nahiz itzaltzekoan (abenduaren 20an) izan ziren, baina nabarmendu behar da ere bisita gidatu bidez 622 pertsonak izan dutela txondorraren berri zuzenean —horietatik 322k meategietara bisita egin zuten—.
Datuak eskuan, Oiartzungo Udalak txondorraren ekintzaren balorazio positiboa egin du, “txondorraren gaiak bisitariak erakartzeko ahalmena baduela erakutsi du”.