Zirizari buruzko topagunea deitu du larunbaterako Herrera Herrirak
Egitasmoaren sozializazio prozesua bukatuta, zehazte faseari ekingo diote
Trintxerpen aurrera doa Herrera Herrirak dinamizatzen ari den Zirizari buruzko parte hartze prozesua. Autogestionatutako erabilera anitzeko eraikin sozio-kulturala helburu, proiektua nola gauzatuko den erabakitzeko lanean ari dira barrutiko eragile ugarik. Herrira Herrira asmoa sozializatzen aritu dira orain arte barrutiko eragile politiko, kultural zein profesionalekin eta lehengo larunbatean egin zuten balorazioa, “ezin hobea, eragileek erakutsitako interesa, ilusioa zein konpromisoarengatik”.
“Ilusio berberak bultzatuta” larunbatean prozesuaren bigarren faseari ekingo diotela iragartzera irten ziren prentsa aurrera. Egitasmoa zehazteko fasea izango dela azaldu zuten, eta horretarako hiru jardunaldi antolatu dituztela jakinarazi. Lehengoa larunbata honetan izango da, alkateordetzan, 10:00etatik 13:00etara.
Aurreratu zutenez, autogestioa izango da proiektuaren ardatza. Proiektu “anitza, malgua” izango dela zehaztu zuten, “pentsatu, sortu., partekatu eta amesteko egokia. Herritarrek herritarrentzako kudeatutako ekipamendua izango dela esan dute, “kolektibitatearen jabetzakoa, guztiona eta era berean inorena”.
Bi eskari
Herritarrei proiektura biltzeko deia egin zieten Herrera Herrirako kideek, “haiekin batera eztabaidatzera, hausnartzera eta erabakitzera” bil daitezen, eta dei berezia egin zieten gazteei, “beraiek direlako etorkizuna” eta hainengana iristeko zailtasuna aitortuz.
Bigarren eskaria, Udalarentzat eta Portu Agintaritzat izan zen. Akordioa ahalbidetzeko eskatu diete bi erakundeei, parte-hartze prozesua bukatzerako eraikinaren giltza herritarren esku egon dadin. Martxoaren 14rako bukatu nahi du Herrera Herrirak prozesua, ondorioen aurkezpenarekin.
[box]
Hilak 7: lehen jardunaldia, Trintxerpeko alkateordetzan.
Hilak 28: txangoa Gernikako Astrara.
Martxoak 7: alkateordetzan.
Martxoak 14: prozesuaren ondorioei buruzko jendaurreko aurkezpena.
[/box]