Portuko mantentze lanetan aritzeko argiketaria behar du Portu Agintaritzak eta deialdia publikatu du, aukeraketa oposizio bidez egiteko. Interesdunek hilaren 23ra arteko epea dute eskaera egiteko.
Eskaera bideratzeko inprimakia zein bestelako informazioa
Portuaren webgunean topa dezakete interesdunek. 2018ra arteko ordezkapen bat osatzeko plaza da eskaintzen ari direna, eta oposaketan izango diren froga guztiak gainditzen dutenek lan poltsan geratzeko aukera izango dutela ohartarazi dute.