Gaur aurkeztu dituzte datu ekonomikoak, eta zehaztu dutenez, urteko 10.000 euro inguru merkeagao da sistema berria
Atez ateko sistemaren gaineko datu ekonomikoak ezagutzera eman ditu udalak. Esan dutenez, atez ateko sistema aurretik indarrean zegoena baino merkeagoa da, «gutxi gorabehera 10.000 euro merkeagoa urtean». Aipatu datuak udal teknikariek osatutako txostenetan oinarrituta daudela nabarmendu dute, eta sakonago ezagutu nahi dituen edonoren eskura jarri dituztela iragarri.
Udalaren webgunean kontsultatu ahalko dira, bihartik aurrera (hilak 20).
Bilketa selektiboaren portzentajeak oraindik hazi daitezkeela sinetsita dago udala, eta ondorioz zerbitzua etorkizunean gehiago merkatu daitekeela uste dute.
Sistemara batu ez, eta zabor poltsak, nahita kalean uzten ari diren herritarrek eragindako gaingastua ere kuantifikatu ditu Udalak. Esan dutenez, udalak hilabete bakoitzeko 9.500 euro galtzen ari da nahita sortutako kalteei esker.
Edonola ere Pasaian birziklatze tasa %75eko langa gainditu duelako zoriondu dituzte herritarrak, eta gehiengoa “ongi egiten” ari dela nabarmendu.