Emakumeen traineruak lehenengoz parte hartu zuen lehia batean, gizonenak bigarrenez
Gizonen trainerua, Orion
Gustura. Hori da Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkarteko kideek larunbatean zuten sentsazioa, Oriako Jaitsiera bukatu ondoren. Sentsazio onak izan zituzten, nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Emakumeen traineruak lehenengoz parte hartu zuen lehia batean eta 13 partaideetatik 10. izan ziren. Gizonen bigarren lehia zen —lehena Portugaleten egin zuten, urtarrilean, hurrengoa Castron dute asteburuan—, eta 46 traineruren artean 37. izan ziren.
Bidea egiten ari da apurka Oiartzungo arraun taldea. Hasiberriak dira, eta ilusioz gainezka daude. Oiartzun Irratiko Joxe Migel Lopez kirol esatariak
arraunlarien iritzia bildu zuen estropada bukatu eta berehala. Lan latza izan zela onartuta, gustura egindakoarekin.