Txerrimuño etxe okupatua
Cohen musika talde urnietarrak eta
Izu Nauk zumaiarrek kontzertua emango dute larunbatean Txerrimuñon. Urnietarrek
Romms, hirukoaren azken diskoa aurkeztuko dute. Post-hardcore doinuak jotzen ditu Cohen taldeak.
Zumaiatik helduko da beste hirukoa, Izu Nauk, eta hauek ere azken diskoa aurkeztuko dute Txerrimuñon,
Herri baten oihua.Argitaratu duten bigarren diskoan thrash doinuen alde egin du Zumaiako hirukoak.20:00etan hasiko da kontzertua eta sarrerak bost euroan salduko dituzte.