Erraldoien konpartsa birsortu egin dute, eta behintzat auzoetako festetarako dantzan jarri nahi dituzte
Xanistebanetako erraldoi topaketa bat
Erraldoien konpartsari indarra emateko herritar talde bat bildu da, eta lanean hasi dira jada. Behintzat auzoetako jaietarako dantzan ikusi nahiko lituzkete, eta horretarako boluntarioak behar, eta gainera, horiek trebatu behar. Trebakuntza jasotzeko lehen aukera larunbatean izango dute hala nahi dutenek, 11:00etan hasita, Doneztebe plazan (eguraldi txarrarekin Haurtzaroko pilotalekuan).
Larunbateko ikastaroa edozein herritarrentzako da, taldeko kideentzat bezala. Ikastaroa ematera Donostiako Irrintzi taldekoak etorriko dira herrira.
Ildo horretan, udalak adierazi du herriko lau erraldoiak zaharberritu egin direla, hondatuta zituzten atal batzuk berrituz, eta margotuz.
Gaiaren gainean interesa edo zalantzak dituztenek, udalaren
Kultura sailaren posta elektronikora idatz dezakete erantzun bila.