Pasaia-Lezo Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako 24 ikasle eta bi irakasle Herbehereetan dira otsailaren 26az geroztik, Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean antolaturiko eskola trukearen 11. aldiaren barruan.
Ikastolako ikasleek ikaskide herbeheretarren etxeetan hartu dute ostatu eta han dauden bitartean programa sakona burutzen ari dira. Geografia eta historia eskolak jasotzen ari dira egunotan eta herrialde hartan drogen inguruan darabilten politikari buruzko informazioa ere jaso dute. Halaber, Maastricht, Belgikako Maaseik hiria eta Amsterdam bisitatuko dituzte.
Eskola trukearen une gorena bihar arratsaldean biziko dute,
Cultural evening izeneko emanaldian. Ikuskizun honetan, Lizeoko ikasleek beraien abileziak erakutsiko dizkiete herbeheretarrei, dantzak, bideoak nahiz musika uztartuz. Etxera, etzi itzuliko dira.