Oarsoaldea Igeriketa Taldeak eta lau udalek hitzarmena sinatu dute
Oarsoaldeko Kirol mahaiak eta Oarsaoldea Igeriketa Taldeak hitzarmena berritu zuten atzo Lezoko Altzate igerilekuan. Hitzarmen berriaren arabera, Oarsoalde mailako tratamendua emango diote igeriketa taldeari, eta gainera taldearen lana babestu eta bultzatuko dute Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek, zerbitzu hobeagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa izan dezan.