‘Mater’ itsasontzian, haurrentzako tailerra
Aste Santua “marinel kutsuaz bizitzeko” egitarau berezia atondu du
Mater itsasontzi museoak oporraldirako. Bisita gidatuak portu ingurura, itsasora irteera eta tailerrak, guztiak heldu nahiz haurrentzat aproposak. Erreserbak
Itsas Gelaren webgunearen bitartez egin daitezke, edota 34 619 814 225 telefono zenbakira deituta.
Egitaraua:
Apirilak 2, osteguna:
Pasaiako itsasargiak bisita gidatua. Pasaiako aberastasuna eta portua ezagutzeko ibilaldi aproposa.
Prezioa: helduak, 6 euro eta haurrak, 4 euro.
Apirilak 3, ostirala
Gune historikoak bisita gidatua. San Juan eta San Pedroko hirigune historikoak ezagutzeko ibilaldia.
Prezioa: helduak, 7 euro eta haurrak, 5 euro.
Apirilak 4, larunbata:
Bakailaoaren portua. Irteera
Mater itsasontzian. Bakailaoaren historian girotutako nabigazioa.
Prezioa: Helduak eta haurrak, 45 euro.
Apirilak 5, igandea:
Artisau kontserbak tailerra itsasontzian.
Prezioa: helduak eta haurrak, 15 euro.
Apirilak 6, astelehena:
Marinela egun batez tailerra itsasontzian. Itsasontzian gehien erabiltzen diren korapiloen tailerra.
Prezioa: Helduak 6 euro eta haurrak 4 euro.
Bisitetarako ordutegiak: 11:00etan, 12:00etan, 13:00, 17:00 eta 18:00.