Alegazioak aurkeztuko dizkio Espainiako Sustapen Ministerioak abian jarri duen tramitazioari
AHTaren lanak
AHTaren Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatiaren tramitazioa hasi du Espainiako Sustapen Ministerioak, horren inguruko azterketa onartu baitu; hau da: AHTa Oiartzunen ezartzeko tramitazioa hasi da. Oiartzungo Udalak horren kontra joko duela adierazi du, alegazio bidez, “proiektuak Arragua inguruan batez ere eragingo lituzkeen kalte larriak eteteko”.
Herritarrek ere euren alegazioak egin ditzaketela esan du udalak, apirilaren 13ra arte. Horiek nola egin, eta AHTaren gaineko informazioa nahi duenak udaletxeko bulegoetan du horien berri izateko aukera.