Txori kantuak ezagutzeko ibilbidea prestatu dute Arditurrin
Igande honetan, hilak 19, izango da ibilbidea; Mikel Olanok emango ditu azalpenak ibilbidean zehar.
Gipuzkoako Parketxe Sareak natur-guneetako txoriak eta horien kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du aurten ere Aiako Harria Parke Naturalean. Mikel Olanok gidatuko du ibilaldia, berak erakutsiko die bisitariei entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko. Igande honetan, hilak 19, izango da ibilaldia eta Arditurriko Parketxetik abiatuko da 10:00etan. Lehen ordu erdian aurkezpena egingo dute, txorien argazkiak pantaila handi batean ikusiz eta horien kantuak entzunez. Ordu eta erdi inguruko ibilaldian Olano azalpenak ematen joango da. Prismatikoak eramateko gomendatu dute. Izena emateko Arditurriko Parketxera dei daiteke (943 49 50 69) edo posta elektroniko bat