Zisneak, lasai, Oiartzun ibaian
Badira egun batzuk zisne batzuk daudela Oiartzun ibaian, herritarren gozamenerako
Joseba Barriola herritarrarentzat “azken urteotako notiziarik garrantzitsuenetako bat” da zisneena: “Duela egun batzuk ikusi nituen gure behiala ibai zikin eta kirastuan, bi zisne txuri Maiteminduen dantza egiten, Lekuona parean ibaiaren erdian”. Hori ikusita, olerkia egin zuen. Honakoa da:
Maiteminduen dantza (Amaiurrentzat)
Bapatean, seko geldi geratu nintzen, Begiak zabal zabalik, Ikusten nuena ezin sinetsiz. Goizeko argiak etxe-munstroak urrezko bihurtzen zituen orduan Arte plastikoetarako Lekuona mintegiaren parean Oiartzun ibaiaren erdian, lorez jantzitako arbolen alboan, Bi zisne txuri luze Lepoak kiribilkatuak Biak batera maiestatikoki lirainez Buruak uretan sartzen Handik ateratzen Eta berriro lepoak kiribilkatzen… Maiteminduen dantza dantzatu zuten geure aurrean. Justo eta Joseba izan ziren lekukoak. Justok argazkia, Josebak hitzak jarri zituzten. Hantxe absolbituak izan ziren Behialako erreka zikin kiratsuaren kulpanteak. Hantxe eskaini zioten arte plastiko ederretako ekimenari eredua Eta sinboloa: bi zisne dantzari eta artea=maitemina=bizitza. Bostehun metro gorago, Oiartzun ibaia Oiartzun erreka bihurtzen den gunean, harrizko mamut baino metro batzuk beherago ahate bat lau ahatetxo txiki jaio berriekin igerian. Bizitza itzuli da erreka-ibaira; herri bizia ari gara altxatzen.