Oarsoaldean 500.000 euro zertan inbertitu proposatzeko bigarren bilera izango da bihar, larunbata. Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratutako bilera Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 11:00etan.
Tailerretara ezin dutenek joan ere badute beste modu bat euren proposamenak helarazteko: hilaren 30a bitarte bost tokitan buzoiak egongo dira; hala nola, udaletxean, kiroldegian, anbulatorioan, Iturriozko dorretxean eta Altzibarko eskoletan.
Internet bidez ere egin daitezke.
Proposamen horiek jaso eta aldundiko teknikariek bideragarritasun tekniko, juridiko eta eskumenen balorazioa egingo dute. Gerora, beste bi tailer egingo dira irailean 2016ko aurrekontutan txertatuko diren proiektuak onartzeko.