Atzo zabaldu zuten Gure Zumardiko karpa, eta jende asko izan zen garagardoa dastatzen
Antxotarrak, azokaren irekieran, garagardo dastaketan
Pasai Antxoko garagardo azoka zabalik da atzotik. Alkarkide txarangaren laguntzaz girotu zuten antolatzaileek
Antxoberfest-aren irekiera, eta jende dezente hurbildu zen Gure Zumardiko karparaino. Aurtengo garagardo eskaintza dastatzen hasi, eta askok, arkupe azpian egin zuten alemaniar kutsuko lehen otordua.
Gaurko ere eskaintza zabala prestatu dute azokaren bueltan, eta zitarik garrantzitsuenak, berriz, etzirako gorde dituzte. Herri bazkarian paella jate erraldoia lehenbizi, eta ondoren, arratsaldean, auto klasikoen erakustaldi ikusgarria.
[nggallery id=52]
Antxoberfest 2015
Egitaraua:
Gaur
19:00: karparen irekiera.
21:30:Pasai txaranga.
00:00: Son Candela musika taldearen kontzertua.
Bihar
12:00: Karparen irekiera.
12:30: American Crazy cars eta BMW motor club-en erakustaldia.
14:30: Herri bazkarian, paella jate erraldoia. Haurrak 3 euro eta helduak 6 euro.
17:30: American Crazy Cars tour-en Erakustaldia. Autoak N-1 errepidera irtengo dira.
19:00: Moon Field taldearen kontzertua.
21:00: “Lemond Twist” taldearen kontzertua.
23:00: “Rock Kalean” show-kontzertua.
01:00: Djs Residentes (txarteldunak) eta sorpresa.