Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Maria Garrapiz: "Enplegua sustatu behar da, baina ez soilik euskaraz"

PPren zerrendaburuarentzako, Pasaiak duen langabezia tasa da kezkarik handiena

oarsoaldea
Pasaia
2015/05/15
Maria garrapiz, PP

Maria Garrapiz, PPren alkategaia

Hautagaietan gazteena da PPko Maria Garrapiz. 23 urte baino ez ditu, eta kezka nagusi bat; Pasaian enplegua sortzea. Zein lehentasun ditu PPk Pasaiarentzat? Nire lehentasuna Pasaia bezalako udalerri batentzako enplegua da. Langabezi gehien duen udalerrian artean da, inguruko udalerriak baino langabezi tasa handiagorekin, bai eskualdean, bai eta Gipuzkoan ere. Aisia bultzatzea, kulturala zein naturari lotutakoa. Pasaiak kultura handia du eta berau errentagarri bihurtzen asmatu behar dugu. Hori guztia inguruko jendea erakarriz. Tokiko ostalaritza eta merkataritza bultzatu behar ditugu, krisi urtetan asko sufritu dutelako. Merkataritzak eta ostalaritzak dinamizatzen dute, aktibitatea eta aberastasuna sortuz, eta udal sarrerentzako ekarpen garrantzitsua dira. Zure hautagaitzaren aurkezpenean gizarte laguntzak benetan behar dituztenentzat izan behar dutela defendatu zenuen. Zer iritzi duzu gaur egun Pasaian dagoen gizarte politikaren gainean? Aukera izanez gero, zein aldaketa planteatuko zenituzke? Komenigarria ikusten dut babespeko apartamentuak sustatzea, menpekotasun handia izan gabe, zaintza behar duten pertsonentzat. Larrialdiko gizarte laguntzei dagokionez, udalak bere dirutik jarri behar du, baina beste erakundeei exijituz beren laguntzak handitu ditzaten. Aldundiarekin batera arreta eskaini behar zaie pertsonei, behar egoeratik irten daitezen, lan merkatuan txertatuz eta beren aukerak handituz. Langabeziaren existentziak egoera kroniko bihurtzea ekar dezake, eta horregatik enplegua sustatu behar da, baina ez soilik euskaraz. Irtenbide eraginkorrena enplegua sustatzea da, eta udaleko aurrekontuetan gizarte zerbitzuak lehenestea. Hondakinen bilketari dagokionez, zein izango da PPen jarrera? Lehendik aipatu izan dudan bezala, atez atekoaren inposizioa basakeria izan da. Gobernu taldeak sortzen zuen krispazioaren jabe zen, baina alderdiaren agindua jaso eta txintik esan gabe aurrera eraman dute. Erakusten dizkiguten kontuak faltsuak dira, ez dituztelako kontuan hartzen bere zaborra Donostiara edo bestelako udalerrietara eramaten dituzten pertsonak. Beharrezkoak ez ziren eragozpenak sortu dituzte, eta udalerriko irudia okertu dute. PPko zinegotziek atez atekoa bertan behera utziko dute, eta beti egin dugun bezala, birziklapena laguntzeko sentsibilizazio kanpainen alde egingo dugu, ahaleginak sarituz. Esaterako, birziklatzen duten prestonak gutxiago ordain dezaten gustatuko litzaidake, eta ez jendea birziklatzera derrigortu, gehiago ordaindu, eta horrez gain, isuna jasotzeko aukera izatea. Bosgarren edukiontzia orain oposizioan gauden alderdi guztiak gehien batzen gaituen aukera da. Bilduk gehiengoa lortzen ez badu, aipatu dugun sentsibilizazio eredu horri gehien hurbiltzen den aukera babestuko dugu, eta nola ez, atez atekoaren inposizioa bertan behera gera dadin ahalbidetuko duen sistema lagunduko dugu. Aldundiak enplazamendu bat egin dio Eusko Jaurlaritzari kaiko Herrera erosteko. Zein da PPren jarrera gai honetan? Zer proposamen ditu blokeo egoera gainditu eta kaiko Herreraren biziberritzea ahalbidetzeko? Portuarekin harremana zaila izan da. Gehienetan politikoki erabilia izan da. Nik desadostasunak gainditze aldera zentzuz jokatzea eskatzen dut. Portuak bere jarduera normaltasunez aurrera atera ahal izatea denoi komeni zaigu, eta biziberritzea eta udalerriaren garapena ez dezala oztopatu. Kaiko Herreraren biziberritze integrala izan behar dugu jomugan, bai, baina baita udalerriko gainontzeko eremuena ere.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.