Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Soinu Zahar liga irabazi du Katherin Artola oiartzuarrak. Oiartzun, Villabona, Lezo, Ibarra, Beasain eta Elgoibarren jokatu dituzte lehiaketak.
Katherin Artola
Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Soinu Zahar liga irabazi du Katherin Artola oiartzuarrak.
Oiartzun, Villabona, Lezo, Ibarra, Beasain eta Elgoibarren jokatu dituzte lehiaketak eta bi mailatan parte hartu dute dantzariek: 7-10 eta 11-15 urte bitarteetan. Liga horretan puntu gehien lortu duten hamabost dantzarik izan dute Euskadiko Soinu Zaharreko zapia janzteko aukera. Bertan, Donostia, Oiartzun, Lezo, Legazpi, Pasaia, Villabona, Lizartza, Elgoibar, Etxarri eta Elduaingo dantzariek parte hartu dute.
Txikien A Mailan Leire Goñi donostiarra izan da garaile, bigarren saria Amaia Lasa donostiarrak eskuratu du eta hirugarrena Elene Sesen oiartzuarra izan da. Leire Goñi eta Amaia Lasak berdinketa lortu zuten ligako dantzari hoberenaren sarian eta Miren Urdanpilleta lezoarrak jantzi egokienarena lortu du.
B Mailan Katherin Artola oiartzuarra eraman du saria, bigarrena Nora Fraile lezoarra izan da eta hirugarrena Nerea Videira oiartzuarra.