Oiartzunen parte hartzea jaitsi egin da orain lau urteko datuekin alderatuta.
Elizaldeko hauteslekua
Oiartzunen parte hartzea jaitsi egin da orain lau urteko datuekin alderatuta. 14:00etako parte hartzea %39,19koa izan da eta aurten %36,67. 18:00etako datuei erreparatuta, oiartzuarren %49,36k bozkatu dute eta orain lau urte, berriz, %53,77k.
Gainontzean, normaltasuna izan da nagusi hauteskunde egun honetan. 7.993 oiartzuar daude bozkatzera deituak, 20:00etan itxiko dira hauteslekuak.