Txupina bota zuten arraunlari izandakoak, pozik, udaletxe zaharrean
Atzo arratsean hasi ziren Donibaneko Santio Jaiak, 1989an Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa irabazi zuten lau emakumek botatako txupinari esker: Nekane Alkaraz, Karmele Etxarri, Arantza Sistiaga eta Ines Etxeberria arduratu ziren Donibaneko egun handienei hasiera emateaz, euriari aurre eginaz.
Handik aurrera, festa bat da barrutia. Gau, gainera, egun handia, Santio Eguna. Baina ez da hau bakarra Donibaneko bigarren jaiei sona ematen diena, izan ere, bihar Santa Ana Eguna da, eta aurrerago datoz beste egin preziatuak…
Gaur, sokamuturra izan da goiz-goizean, Gaztelutxora igoera egin dute, kantu jirak barrutia alaitu du, eta plazan jokoak egon dira, toka zehazki. Egun biribila ari da izaten.
[nggallery id=123]
Gaur
- 07:30 Diana txistulariekin herrian zehar.
- 08:00 Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan.
- 10:00 Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian. David Urra oroitaldia.
- 10:30 XXVII. Gaztelutxoko bizikleta igoera, Vicente Carballarsen omenez. Aurten irteera Meipiko biribilgunean egongo da.
- Oharra: kaskoa janztea derrigorrezkoa da. Izena emateko epea: 10:15 arte.
- 12:00 Herriko toka txapelketa plazan.
- 12:30 Kantu jira herrian zehar Meipitik hasita.
- 17:30 Mus txapelketa herrikoia Bonantzan.
- 18:30 XXVI. Gazteen dantza sueltoko txapelketa, Itsas Mendi txistulari taldeak antolatuta.
- 20:00 Herri kirolen erakustaldia plazan: Agustin Landarbide, Fausto Muguerza eta Espelete Bihurri.
- 23.00 Kontzertua Bonantzako arkuan.
- 00:00 Gazteluko txosnaren 5. urteurrena.
Bihar
- 09:00 Autoek ezinduak jasoko dituzte beren etxeetatik, eta Santa Ana ermitara eraman.
- 10:00 Meza nagusia Santa Ana ermitan.
- Ondoren, salda eta pintxoak banatuko dira, Itsas Mendiko txistulariek girotuta.
- 11:30 XIII. Marmitako txapelketa.
- 12:00 X. Balkoietako lore-apainketa lehiaketa.
- 13:30 Marmitako-dastatzea eta sari-banaketa (epaimahaia herrikoia izango da).
- 14:00 Gazteen bazkaria plazan.
- 17:00 Xake txapelketa eta partxis txapelketa.
- 22:30 Ohitura zaharrak berreskuratuz: Habaneren XI. emanaldia. Santiago plaza musika eta kolorez jantziko da.
- Ondoren, berbena Tsunami taldearekin.
- 00:00 “REMENBER GAUA” Gazteluko txosnan.