Arratsaldean ere izan da zer gozatua: erakusketa, erromeria, herri kirolak, musika...
Erromeria
Arratsaldean ere izan da zer gozatua: erakusketa, erromeria, herri kirolak, musika… Herri kiroletako jaialdian, Floren Nazabali omenaldia egin diote Oiartzuna hainbeste urtez etortzeagatik. Aurreskua dantzatu eta lore sorta eta plaka eman diote oroigarri gisa. Dena den, etortzen jarraituko duela argi utzi dute. Jaialdian bertan Luis Eraso Berastegiko artistak egurrezko irudi ikusgarriak egin ditu motozerrarekin.
Hala ere, oraindik egunak badu jarraipena. 21:30ean bertso-afari feminista izango da, 22:00etan Olarri Oiartzungo dantza taldeak emanaldia eskainiko du kiroldegian eta 23:00etan helduen danborrada ibiliko da kaleetan barrena. Musika ere ez da faltako.
[nggallery id=129]
[nggallery id=128]