Antzerkia barrutik ezagutu nahi duenak Txinalka Oiartzungo helduen antzerki taldean du horretarako aukera. Edurne Agirrezabalak gidatuko ditu aurten ere klaseak.
Txinalka taldearen emanaldi bat
Antzerkia barrutik ezagutu nahi duenak Txinalka Oiartzungo helduen antzerki taldean du horretarako aukera. Edurne Agirrezabalak gidatuko ditu aurten ere klaseak, astean bi orduz. Izena emateko epea gaur ireki dute hilaren 11 bitarte.
Urriaren 5ean hasiko da ikastaroa eta klaseak astelehenetan izango dira, 19:00etatik 21:00etara, Karaez kaleko lokalean.
Izena emateko paperak hainbat tokitan eskura daitezke: Manuel Lekuona bibliotekan, Makutxon, Amazkarren, Elorsoro kiroldegian, Garmendi txokolategian eta anbulatorioan. Dirua sartu eta gero (Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260900006 kontuan; oiartzuarrek 60 euro ordaindu behar dituzte eta besteek 80 euro) papera eta ordaindu den ziurtagiria udaletxean edo kiroldegian aurkeztu behar dira.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Edurne Agirrezabalarekin jar daiteke harremanetan
posta elektroniko bidez.