Zumaiak irabazi du nesken sailkapen estropada, sendo; Hibaika bigarren iritsi da eta San Juan laugarren helmugaratu da, Orioren atzetik
Koxtatapeko neskak Kontxako sailkatze estropadan
Ez da sorpresarik egon nesken sailkapen estropadan. Lau faboritoek lortu dute datozen bi igandetan lehiatzeko txartela. Trapailak lana erraztu ez duen arren, txukun egin dute arraun lau faboritoek. Sendoen Zumaia aritu da gaurkoan, eta nagusitasun osoz irabazi du estropada (11:12.64); Hibaika izan da bigarren (11:27.64) , Oriorekin lehia estuan (11:27.78). Ehuneneko gutxi batzuen aldearekin irabazi diete oriotarrei
Maddalen ontzikoek. Laugarren San Juan izan da gaurkoan (11:51.15).
Oiartzungo neskek txukun egin dute arraun Kontxako beren estreinaldian (13:05).