Astelehenean, eta asteazkenean jo behar dute azokara euskal dantzan izena eman nahi dutenek
Alkar Txikikoak, dantzan, Alkartasunaren kultur hamabostaldian
Alkartasuna dantza taldeko arduradunek datorren astean hartuko dituzte Alkar Txikin izena eman nahi duten haurren inskripzioak.
Bi egunetan izango da izena emateko aukera: astelehenean eta asteazkenean, 19:30etik 20:30era.
Izena eman nahi dutenek ondoko datuak eraman beharko dituzte: haurraren izen-abizenak, telefono zenbakia, posta elektroniko helbidea eta 30 euro.
Plaza kopurua mugatua
Dantza taldeko arduradunek ohartarazi dutenez, 2009.urtean jaiotakoak izango dira aurten hartuko dituzten haur txikienak.
Horrez, gain, eta azken urtetako joera ikusita, aurtengoan plaza mugatuak izango dira iragarri dute.
Ikasturterako ordutegiak
Ikasturtean zehar hiru egunetan izango dira haurrentzako euskal dantza eskolak. Astelehenetan, 18:30etik 19:30era, 2006an eta 2007an jaiotako haurrek entseatuko dute, eta 2000. urtetik 2003ra bitartean jaiotakoek, berriz, 19:30etik 20:30era izango dute klasea.
Asteazkenetan, berriz, 19:30etik 20:30era entseatuko dute 2004-2005 urtetakoek, eta, azkenik ostiraletan 17:00etatik 18:0etara 2008-2009koak.