Makina berriak jarri dituzte Donibanen
Udalak datorren ikasturterako kirol eskaintzaren berri zabaldu du. Aipatzekoak dira
Donibaneko kiroldegiko berritasunak. Izan ere, instalazio berriak hornitzeari ekin diote iaz inauguratutako erabilera anitzeko eraikinean. Ikastaro eskaintza zabala prestatzeaz gain, lan kardiobaskularrerako gimnasio eremu berria egokitu dute, eta aurki eremu termoludikoa –sauna lehorra eta hezea– prest izango dela iragarri dute. Horrez gain, dagoeneko abian dago piraguak gordetzeko eta alokatzeko zerbitzua.
Trintxerpe eraberritu dute
Trintxerpeko kirol instalazioak ere berritu dituzte. Gimnasioa erabat berritu dute, eta makina guztiak berriak dira. Horrez gain, ikastaro erakargarriak antolatu dituzte, eta sauna lehorreko eremu berria egokituko dute.
Eskaintza osorik
udalaren webgunean kontsulta daiteke.