Estremerako espetxetik atera zen atzo Sonia Jacinto, 'Bateragune auzia'-gatik sei urteko kondena osoa bete ondoren.
Jacinto, senide eta lagunekin, atzo Estremera espetxearen atarian
Atzo goizean atera zen Sonia Jacinto oreretarra Estremerako (Madril) espetxetik, 2009tik atxilo egon ondoren
Bateragune auzia-gatik kondenatua izan zelako. Espetxealdi osoa bete behar izan du Jacintok. Auzi berberagatik zigortutako Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez ere aske gelditu ziren atzo.
Espetxearen kanpoaldean zain zituen oreretarrak lagun zein senideak, pozik jaso zuten besoetan, lehen harrera eginaz. Madrildik Errenteria-Oreretarako bidea egin ondoren, herritarrek ongietorria egin zioten jada preso ohiari Foru plazan, arratsaldean. Jendetsua izan zen.