Beste garaipen bat lortu du OKEko Lehen Mailako taldeak. Badajozeko Santa Teresa taldea hartu zuten Karla Lekuona zelaian eta partida borrokatua eta sufritua egin eta gero 3-2 irabazi zuten oiartzuarrek.
Santa Teresaren kontra jokatutako atzoko partidaren une bat
Beste garaipen bat lortu du OKEko Lehen Mailako taldeak. Badajozeko Santa Teresa taldea hartu zuten Karla Lekuona zelaian eta partida borrokatua eta sufritua egin eta gero 3-2 irabazi zuten oiartzuarrek.
Lehenengo zatian gol aukera batzuk huts egiten zituzten. Bigarren zatian oiartzuarrek erasoekin jarraitu zuten eta markagailua kontra bazuten ere, oiartzuarrek lanean jarraitu eta markagailuari buelta ematea lortu zuten. Partida bukatzea espero zenean, Santa Teresakoek berdinketa lortu zuten eta horretan geldituko zela eman bazuen ere, deskontuko azken jokaldian garaipenaren gola iritsi zen.
Horrela, sailkapen orokorrean zazpigarren postuan jarri da Oiartzun, zazpi punturekin. Hurrengo partida igandean jokatuko dute, Realaren kontra Zubietan.