Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Egia zor, zauriak itxiz, bizikidetzarantz

‘Memoria partekatu baterantz’ dokumentuaren aurkezpenak ezohiko irudia utzi zuen beste behin Errenteria-Oreretan

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta
2015/11/13
Alderdi politiko guztietako ordezkariak elkartu ziren aurkezpenean

Alderdi politiko guztietako ordezkariak elkartu ziren aurkezpenean

Memoriaren Egunak argazki esanguratsu asko eman ditu aurten. Horietatik bat, ziurrenik anitzena, Errenteria-Oreretan, Niessen kulturgunean argazkilari askok harrapatutakoa. Memoria partekatu baterantz dokumentuaren aurkezpenaren bueltan, alderdi politiko guztietako ordezkariak ez ezik, motibazio politikoko indarkeriaren ondorioak zuzenean eta zeharka pairatutako lagun asko bildu ziren, eta guztiaren lekuko, herriko kultur eta gizarte eragile askoren ordezkaritza zabala izan zen. Lepo bete zen aretoa. Aurreko legegintzaldian ordezkaritza zuten talde politiko guztien eskariz ekin zion Argituz elkarteak lehengo asteartean aurkeztutako dokumentua osatzeari, Eraikiz prozesuarekin abiatutako lanari nolabaiteko segida eman asmoz. Errenterian 1959tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei  buruzko txostena izenburupean, denbora tarte horretan Errenteria-Oreretan gertatutako motibazio politikoko indarkeriak jaso dituzte Argituz elkarteko kide Sabino Ormazabalek eta Bertha Gaztelumendik. Eskarmentu handiko kazetariak, biek azaldu zituzten dokumentuaren gaineko guztiak Niessenen izan zen mahai-inguruan. Nazioarteko Zuzenbidean doktorea eta giza eskubideen nazioarteko babesean aditu Felipe Gomez Isak eman zien sarrera. Abiapuntua baino ez Memoria partekatu baterantz dokumentua «abiapuntu bat»  dela aipatu zuten egileek, eta, zentzu berean, oroimenaren gaiak «denboran luze» joko duela ohartarazi zuen Felipe Gomez Isa adituak: «Prozesu luze bat izango da ezinbestean, hurrengo belaunaldietaraino eramango gaituena». Bidea egiteke, «gaur gaurkoz, memoriaz baino, memoriez hitz egin» beharko litzatekeela defendatu zuen Gomez Isak, egi ofiziala eta bakarra inposatzeko tentaziotik urrun. «Memoriarekin egiten dugunaren araberakoa izango da gure seme-alaben etorkizuna» defendatu zuen, eta egia ezagutzea eskubidea dela argudiatu  zuen, «eskubide indibidual eta kolektiboa». Zentzu horretan, biktima orori egia, justizia eta erreparazioa zor zaiola azaldu zuen Gomez Isak. Egiaren bila Memoria partekatu baterantz dokumentuan, egiaren arloan zentratu direla zehaztu zuen Bertha Gaztelumendik, eta egia argitzeko saiakera horretan, nazioarteko giza eskubideen defentsa darabiltela. «Memoria guztiak aintzat hartu eta bizikidetzan aurrera egiteko baliagarria izango den lan bat» egiteko asmoa izan dutela nabarmendu zuen: «Ez genuen zerrenda bat egin nahi. Zentzua eman nahi genion jasotzen genuen horri, memoria guztiak aintzat hartuz». Sailkatzeko irizpideak Gaia konplexua izanik, gertatutako guztia ezagutzea bezain garrantzitsua izaten da nola ordenatzen den, horrek sortzen dituelako maiz desadostasunak. Sabino Ormazabalek, kasuistika guztiak jasotzeko ahalegina egin dutela azaldu zuen, eskubide urraketak ezberdinduz, baina era berean indarkeriak izan dituen gainontzeko inpaktuei tartea eskainiz, «nahastu gabe, baina memoria horren parte gisa gorde dadin, argazki osoa eskainiz, baina modu egokian ordenatuta». Motibazio politikoko indarkeria aztertu dutela azaldu zuten lehenik, ikerketa arloa mugatzeko modu gisa. «Ez da kontzeptu itxi bat, ez du ezer justifikatzen. Deskripzio bat baino ez da», argitu nahi izan zuen Ormazabalek, eta bildutako kasuak hiru ataletan banatu dituztela zehaztu zuen jarraian Gaztelumendik.
«Lubakiak utzi, jauzia eman eta besteekin enpatizatzea da erronka». Felipe Gomez Isa Nazioarteko Zuzenbidean doktorea «Aztertu dugu iragana, baina etorkizunera begira, gertatutakoaz ikasteko» Bertha Gaztelumendi, Kazetaria eta txostenaren egilea «Argazki osoa eskaini nahi izan dugu, baina modu egokian ordenatua» Sabino Ormazabal
Lehen atalean eskubideen urraketak jaso dituzte, eta hor kokatu dituzte bizitzaren eskubidearen kontrako urraketak eta baita ere osotasun fisiko eta psikologikoaren kontrakoak; zaurituak eta hildakoak zenbatu dituzte. Bigarren atal batean, ikerketa gehiago behar dituzten kasuak sailkatu dituzte, argitzeke daudenak, eta hirugarren atal batean beste indarkeriazko kasuak eta sufrimenduak, «sufrimendu guztiak ez direlako giza eskubide urraketak nazioarteko giza eskubideen arabera». Hor koka daitezke, esaterako, bere  buruaz beste egin duten presoak edo poliziak, edota senide presoak bisitatzera joatean auto istripuan hildako senideak. Zergatik 1956tik 2012ra? 1956. urtean Espainiako Estatuan ezarri zen salbuespen egoera lehenbizikoz, langile mugimenduari erantzunez eta motibazio politiko argiarekin. Horregatik, eta Errenterian langile mugimenduari lotuta izan diren motibazio politikoko indarkeria ekintzei erreparatuta abiatu dute ikerketa 1956. urtean. ETAko lehenbiziko hiru atentatuak herrian, 1972, 1973 eta 1974. urteetakoak, sindikatu bertikalaren kontrakoak izan zirela nabarmenduz zuen Ormazabalek, eta gerora, orduan askatasun demokratikoak aldarrikatzen zituzten langileetako asko torturatuak izan zirela gogorarazi, besteak beste. Bukaera, berriz, indar sinboliko handiko keinu batekin eman nahi izan diote ikerketari, eta horregatik hautatu dute 2012. urtea, urte hartan, PSE-EEren Herriko Etxetik atentatu eta sabotaien kontrako neurri guztiak kendu zituztelako. Testigantzak, kronologia Dokumentuan bederatzi lagunen testigantzak bildu dituzte. Udaleko ordezkari direnak edo izandakoak, eta gizarte eta elkarbizitza ekimenetan jarduten direnak hitz egiten dute, ideologia ezberdinetakoak. Miguel Buen Lacambra, Angel Mari Elkano Etxebeste, Jose Manuel Ferradas Freijo, Jose Manuel Herzog De Bustos, Garazi Lopez Etxezarreta Auzmendi, Mari Jose Molina Guerrero, Maite Peñ̃a Lopez, Jose Angel Rodriguez Medina eta Mikel Ugalde Ugarte dira elkarrizketatuak. Guztiak izan ziren astearteko aurkezpenean. Horrez gain, 60 orriko kronologia argitaratu dute. Osatzeko laguntza eskatu dute, udaletxearen kanpoaldean jarriko duten postontziaren bidez, edota alkatetza@errenteria.eus helbidera ekarpenak bidalita.

Hamahiru mugarri

Elkarrizketatu dituzten bederatzi pertsonen oroitzapenetan oinarrituta, hamahiru mugarri zerrendatu dituzte.
1. Amnistiaren Aldeko Astea eta sanferminak. 1977 eta 1978. 1977. urteko Amnistiaren Aldeko Astean zazpi pertsona hil ziren, horietatik hiru Errenteria-Oreretan. Poliziaren tiroek beste zortzi lagun zauritu zituzten. 1978. urteko sanferminetako gertaerek poliziaren neurriz kanpoko erantzuna izan zuten herrian. Bi herritar zauritu zituzten balaz, eta Polizia Armatuaren unitate batek suntsiketa ugari eragin zituen, erakusleihoak-eta puskatuz. Teo okindegiko argazkia mundu osora zabaldu zen. 2. Bonbak udaletxearen kontra. Grupos Armados Españoles (GAE) taldearen bonba batek udaletxeko bigarren solairua, behe solairuko leiho batzuk eta sarbidea suntsitu zituen 1979ko uztailaren 19an. Lau hilabete aurretik lortu zuen alkatetza Herri Batasunak. Bigarren bonba batek azaroaren 24an egin zuen eztanda, GAE taldeak jarrita hura ere. 3. Francis: tiro bat buruan. 1979. 1979ko ekainaren 10ean kalez jantzitako polizia batek pistolarekin tiro egin zion 32 urteko Vicente Vadillo Santamaria Francis trabestiari, herriko Apolo dantzalekuan. 4. Emakume gazteen bortxaketak: 1979 eta 1980. Errenterian hiru kasu gertatu ziren. Lehenbizikoa 1979 urteko azaroaren 16an; bigarrena urte bereko abenduaren 15ean, eta hirugarrena 1980 urteko urtarrilaren 13an. Hiru kasuetan neska gazteak ziren bortxatutakoak, 16, 14 eta 18 urtekoak hurrenez hurren; kasu guztietan bi gizon armatuk bortxatuaz izan ziren. Lehen kasua GAEk hartu zuen bere gain, komunikatu bidez. Beste hiru bortxaketa izan ziren, ezaugarri berberekin, Irunen, Pasaian, eta Loiolan. 5. Albero Muñagorri haurra bonba batez larri zauritua. 1982. ETAk Iberduero enpresaren kontra jarritako bonba batek larri zauritu zuen Alberto Muñagorri Berdaso, 10 urte zituela, 1982ko ekainaren 26an. Bonba poltsa baten barruan zegoen, eta eztanda egin zuen mutilak ostiko bat eman zionean. 6. Imanol Aizkorrreta eta Agustin Zelihuetaren bahiketak. 1983, 1985 eta 1987. 1983ko martxoaren 16an Imanol Aizkorreta Zabala bahitu zuten zazpi gizon armatuk. Ibilgailu batean sartu, eta beren ideologia eta lagunei buruz galdetu ondoren, poltsa egin zioten. Bost ordutan torturatu ondoren, utzi egin zuten. Antzeko gertaera ugari izan ziren urte horietan. Udalean HBko zinegotzi Agustin Zelihueta Almazan, esaterako, lau aldiz erasotu zuten. Azken bi alditan bahitu zuten, galdeketa egin eta torturatu. Bañera ere egin zioten Oiartzungo errekasto batean. 7. Banderen gerra. 1983ko Madalenak bertan behera. 1983ko uztailaren 21ean txupinazorako ordu laurden falta zenean kalez jantzitako poliziek jendeari aurre egiten hasi ziren, eta bataila izugarria sortu zen Herriko Plazan. Jende asko zauritu eta pertsona bat itsu geratu zen. Plaza poliziaz beteta zegoela, PSOEko alkateak eta sei zinegotziek, suziria jaurti eta Espainiako bandera, ikurrina, eta herriko armarria jarri zituzten, baina elkarteak bildu eta jaiak bertan behera utzi zituzten. Aste osoan izan ziren istiluak. Balantzea: 178 zauritu, horietako 29 ospitalizatuak. Polizien artean 10 bat zauritu izan ziren. 8. Vicente Gajateren hilketa. 1984. 1984ko urriaren 17an hil  zuen ETAk, San Markos kalean. Beraunen bizi zen, udaltzaina zen, eta udal gestora iragankorreko zinegotzia izan zen 1979an. PSEko kidea zen, eta UGTkoa. 9. Josean Cardosa postaria, bonba gutun batek hila. 1989. 1989ko irailaren 20an, Jose Antonio Cardosa Morales, 22 urteko postaria, Ildefonso Salazarren postontzian hari zuzendutako gutun bat sartzen ari zela hil zen, gutunaren barruan zegoen bonbak eztanda egin zuenean. Salazar Herri Batasunako kidea zen. Josean Cardosa, berriz, Kakitzateko kidea eta Zintzilik Irrati libreko partaidea. 10. Patruila-autoen aurkako erasoetan erretako ertzainak. 1994 eta 1995. 1995eko martxoaren 24an, hiru ertzainek erredura larriak izan zituzten eta bi emakume larri zauritu ziren, Ertzaintzaren furgonetak harrapatuta, gidariak kontrola galtzean. Jon Ruiz Sagarna ertzaina gorputz erdia erreta zuela geratu zen, hilzorian egon zen. 1994ko abuztuaren 27an, Joaquin S. A. eta Josu M. ertzainek bigarren eta hirugarren graduko erredurak izan zituzten gorputzaren %25ean, jaurtitako hainbat molotov koktelen ondorioz. Ertzainek Oiartzun ibaira jauzi egin behar izan zuten. 11. PPko bi zinegotzien erailketak: Caso eta Zamarreño. 1997 eta 1998. ETAk Jose Luis Caso Cortinesena 1997ko abenduaren 11n hil zuen, eta 1998ko maiatzaren 25ean Manuel Zamarreño Villariarena. Biak udaleko zinegotziak ziren. Zamarreñoren kontrako atentatuan Juan Maria Quintana bizkartzaina zauritu zuten. 12. Xabier Oleagak torturak salatu zituen Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran, 2003. Xabier Oleaga inkomunikatua egon zen bere atxiloketak iraun zuen denboran, eta Guardia Zibilaren agenteek torturatu egin zuten. Aske utzi zutenean torturak salatu zituen Oleagak, baina salaketa artxibatu egin zuten 2006an. 13. Ateak eta leihoak zabalik Herriko Etxean, 27 eraso jasan ondoren. 2012. Herriko Etxeko leihoetan jarritako segurtasun neurriak 2012ko martxoaren 30ean kendu zituzten. Talde politiko guztiak gonbidatu zituzten ekitaldi horretara. Alderdi guztiak joan ziren, Julen Mendoza Bilduko alkatea buru zela.

28 + 3 + 7 hildakoak

Bizitzaren eskubidearen urraketaren atalean 28 kasu kontabilizatu dituzte; hiru kasuk ikerketa gehiago behar dute, eta heriotza eragin duten indarkeria politikoari lotutako beste gertakarien atalean zazpi kasu jaso dituzte. Bestelako datuak. ETAk 21 pertsona hil ditu Errenterian; atentatu parapolizialetan bi bizilagun hil dira, eta poliziaren tiroen ondorioz, bost, guztiak zibilak. Hauek eta askoz datu gehiago topa daitezke dokumentuan.

Pasaian, Irunen eta Hondarribian, urratsak egin dira

Memoriaren Egunak ezohiko oihartzuna izan du aurten Oarsoaldean eta Bidasoan. Errenterian ez ezik, Irunen, Hondarribian eta baita Pasaian ere izan da ekitaldirik. Lehen aldiz egon da egunari lotutako ekitaldirik Pasaian, udalak deituta. Adierazpen instituzionala adostu zuten udalean ordezkaritza duten talde guztiek (PSE-EE, EAJ, EH Bildu eta Pasaiak Ahal Du). Hura irakurri zuten publikoki, udaletxe aurrean, guztiak elkarrekin. Isilunea egin zuten ondoren. Hondarribian ere lehen aldiz deitu du udalak ekitaldia. Eudelek proposatutako adierazpena sinatu zuten talde politiko guztiek —EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP—, eta kontzentrazioa deitu. Joxemi Otxoteko zinegotzi popularra, ordea, ez zen elkarretaratzean izan. Irunen, azkenik, udalean ordezkaritza duten talde politiko guztietako ordezkariek —PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun, EH Bildu eta PP—, lore eskaintza eta isilunea egin zuten. Aurten, Eusko Jaurlaritzaren Oroimenaren udal erretratuak dokumentuan oinarrituta plaka bat jarri dute Irungo Biktimen Oroitarrian; bertan, 20 biktimaren izenak ageri dira, guztiak ETAk hildakoak. Jaurlaritzaren agirian, Irunen indarkeria jasan duten 31 pertsonaren kasuak agertzen dira. Irungo EH Bilduk Jaurlaritzaren dokumentuan hutsuneak daudela uste du, eta «memoriaren erretratu osoa bat esku artean eduki arte» lanean jarraituko dutela esan du.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.