Aurtengo martxoan berreskuratu zuten ohitura zaharra, 2014an jaiotako oiartzuarrei ongietorria emanaz. Ostegunean da atsolorra prestatzeko lehen bilkura.
2015eko atsolorrean parte hartu zuten haur eta gurasoak
Ostegunean, hilak 21, 2015ean jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzeko lehen bilkura egingo dute, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Haurrei gizartera ongietorria emateko euskal erritua da atsolorra, egungo errealitatera egokituta, eta 2016an martxoan egiteko asmoa dago.
Udalaren asmoa da 2015ean jaiotako gurasoekin batera elkarlanean prestatzea erritua. Horregatik, prestaketan parte har dezakete gaiarekin interesa duten guztiek.
Aurten, martxoan egin zuten berreskuratutako ekitaldia, 2014an jaiotako haurrei ongietorria emateko.