Duintasunaren manifestazioa Herriko Plazatik abiatzen.
Hilabete guztietako lehen astelehenetan egiten duen moduan, mobilizazioa egin du gaur Duintasuna erretiratuen elkarteak eta gizarte eragileak biltzen dituen elkarteak. Ehunka herritarrek pentsio duinak eskatu dituzte Errenteria-Oreretan egin duten asanblean eta manifestazioan, eskatuz, besteak beste, hileko 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Gutxieneko pentsio horren alde borrokatzeko hainbat bide jarriko dituzte Duintasunak, eta EAE nahiz Nafarroako pentsiodunen elkarteek. Horietako bat da sinadurak biltzea bai Eusko Legebiltzarrean zein Nafarroako Parlamentuan aurkezteko, bi erakunde horiek pentsioen gutxieneko zenbateko hori ez dutenek, falta den kopurua osa dezaten. Hala ere, Duintasunak oroitarazi du Europako Gutun Sozialean jasota dagoela 1.200 euroko pentsioa dela gomendagarriena erretiratuen gizarte integraziorako.
Gainera, pentsioak kudeatzeko Euskal Herriko erakunde bakarra eskatu dute, baita babeserako sistema nahiz gizarte segurantza kudeatzeko ere.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.