Lantzeko inauteriak ospatuko dituzte Antxon

Alkartasuna dantza taldeak antolatu du festa bigarren urtez jarraian

LantzekoinauteriaZaldikoak, arotzak, Miel Otxin, Ziripot eta Txatxoak. Guztiak izango dira Antxon, inauterietako ostiralean (otsailak 5), Lantzeko inauteriak  ospatzeko.

Alkartasuna euskal dantza taldeak antolatu du festa, Euskal Herriko ohiturei erreparatuta, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. “Hartu etxean ditugun alkandora, galtza… koloretsuak, jantzi txanoa eta… zatoz!”, diote gonbidapenean. 18:00etan jarri dute zita, Azokan elkartzeko.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend