Nahi duenak izan du erraldoiak mugitzen ikasteko aukera.
Entseatzen ibili da gaur Oiartzungo Erraldoien Konpartsa. Askotan egiten dute, baina gaurkoa berezia izan da, Doneztebe plazan entseatu dutelako, eta konpartsako kideak ez direnek ere izan dutelako Mikaela, Kattalin, Exteban eta Anttonen barruan sartzeko aukera.
Gaurko ekitaldiarekin herritarrei erraldoiak mugitzea zer den erakutsi eta elkarterako kide berriak lortzea bilatu du erraldoien konpartsak.
Doneztebe plazan egin du entsegu irekia erraldoien konpartsak