LAB, ELA, HIRU, ESK, EHNE eta STEILAS sindikatuek lan istripuan hildako arrantzalearen heriotza salatu dute gaur San Pedron
Arrantzalearen heriotza salatzeko elkarretaratzea San Pedron
Prekarietateak hiltzen duela salatzeko
bat egin dute gaur goizean San Pedron ELA, LAB, HIRU, STEILAS, eta ESK sindikatuek. Elkarretaratzean izan dira sindikatu guztietako ordezkariak,
Prekarietateak hiltzailea lemapean, lehengo astelehenean itsasoan zela ondoezik sentitu eta
bihotzekoak jota hil zen arrantzalearen heriotza salatzeko.
Sindikatuen ustez, arrantzaren sektorean gaixotasun kardiobaskular asko izaten dira, eta ez kasualitatez. Arrantzaleek oso lan baldintza gogorrak dituztela uste dute, horregatik, baldintza horiek hobetze aldera neurri zehatzak har daitezela exijitu dute.