Ongi etorri saioa hiruhilero egingo dela jakinarazi dute. Saioak irauten duen denboran haurtzaindegi zerbitzua izango dute eskura bertaratzen direnek.
Harrera protokoloa otsailean aurkeztu zuten hainbat eragilek eta udal ordezkarik.
Errenteria-Oreretara bizitzera etorri berriei harrera egingo die udalak lehenengoz. Horretarako, azken bost hilabetetan udalerrian erroldatu direnei gutuna bidali die saiora gonbidatzeko. Hilaren 10ean, asteartearekin 19:00etan egingo dute harrera Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan. Julen Mendoza alkateak eta Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpiataleko ordezkariek egingo diete ongi etorria bertaratzen direnei.
Informazioa ere emango diete herriaren baliabideen gainean. Saioan bertan gida bat emango diete etorri berriei eta herriko hainbat eragilek aretoan kokatutako mahaietan egiten dutenaren berri emango diete, eta bertan, emakumeen alorra, kultura, gizarte arreta, gazteria, kirola nahiz atzerritartasunarekin zerikusia duen informazioa jasoko dute.
Ongi etorri saioa hiruhilero egingo dela jakinarazi dute. Saioak irauten duen denboran haurtzaindegi zerbitzua izango dute eskura bertaratzen direnek.