Uso eta galeper tiroketak Errenteria-Oreretan debekatu eta jai egitarautik kanpo uzteko eskatu dute Oarsoaldeko Eguzkik, Ugatza Ornitologia Elkarteak, Itsas Enara Ornitologia elkarteak, eta Euskal herriko Ekologistak Martxan taldeek.
Uso eta galeper tiroketak Errenteria-Oreretan debekatu eta jai egitarautik kanpo uzteko eskatu dute Oarsoaldeko Eguzkik, Ugatza Ornitologia Elkarteak, Itsas Enara Ornitologia elkarteak, eta Euskal herriko Ekologistak Martxan taldeek. Idatia aurkeztu dute horretarako Errenteriako Udalean bi eskaera zehatzekin: uso, galeper eta bestelako animalien tiroketak debekatzea eta herriko jaietako programan inolaz ere ez jasotzea.
Halako ekimenak herriko jaietara lotuta azaltzen direla askotan eta gaur egun ez dutela lekurik esan dute idatzia aurkeztu duten lau taldeek, “animalien sufrimenduak ez du kultura eta nortasunarekin zerikusirik”. Usadien aldaketa ez dela egun batetik besterako kontua badakitela gaineratu dute, eta gizarteari dagokiola lan hori egitea esan dute, “piskanaka bada ere, animalien tratu txarrekin lotuta dauden usadioen aldaketa ere sustatu behar dugu eragile sozialek”.