Errigoraren produktuak erosteko aukera hilaren 24ra arte dago. Hainbat bide erraztu ditu Saretuzek.
Errigoraren produktuak Amatxi kafetegian
Errigoraren kontserbak ia edonon eros daitezke Errenteria-Oreretan. Saretuz proiektuaren ekimenez herriko toki askotan, ostalaritza guneak batez ere, lor daitezke produktu horiek. Kalitatezkoak dira, Nafarroa hegoaldeko ekoizle txikiei laguntzen zaie horiek erosterakoan, eta aldi berean, bertako euskalgintzarako bultzada dira.
Saretuzeko kideek esan dutenez, hilaren 24ra arte dago zabalik kanpaina, ordura arte egin daitezke eskaerak. Hala, hori egiteko hainbat bide erraztu dituzte. Honakoak:
- Telefono bidez: 687 32 88 38 telefono zenbakira dei daiteke eskaera egiteko.
- Posta elektronikoz: Saretuzen posta elektronikora idatz daiteke eskaera egiteko.
- Toki publikoak (eskaera orriak daude): Batzokian, Zuketzen, Aralarren, Arkaitzan, Sindikaton, Landaren eta Amatxi kafetegian egin daitezke eskaerak.
Herritarrei animatzeko eskatu die Saretuzek, produktuak eros ditzatela.