Sei Otxotek hartuko dute parte topaketan: Bilboko Txipli Txapla eta Jatorki; Donostiako Ozenki eta Ertizka; Iruñeako Gizonok; eta Errenteria-Oreretako Karnabak.
Otxote topaketaren aurkezpena Niessen elkartean
Errenteria Hiria Otxote Topaketaren seigarren edizioa antolatu du Niessen elkarteak iganderako. Alberto Mendigutxiak, Agustin Makazagak, Fernando Lopetegik eta Xalba Makazagak eman dute topaketaren berri gaur egindako agerraldian. Sei Otxotek hartuko dute parte topaketan: Bilboko Txipli Txapla eta Jatorki; Donostiako Ozenki eta Ertizka; Iruñeako Gizonok; eta Errenteria-Oreretako Karnabak.
Lehen aldiz, gainera, emakumeen oxtoteak presentzia izango du, “Emakumeen otxotea da Jatorki, eta kostatu bazaigu aurkitzea ere azkenea, lortu dugu”, esan du Mendigutxiak. 12:30ean hasiko da topaketa Niessen elkartetik abiatuta. Juli, Ur, Desira, Cyne Reyna, Zuketz eta Leku Zaharra tabernetan abestuko dute ordu erditik behin eta taberna bakoitzetik hiru otxote pasako dira. Eguerdiko saioa amaituta, Niessen elkartean bazkalduko dute, eta bertan aurkeztuko dute Niessenen ereserkia. Aitor albistur bertsolariarena da letra, Alberto Santosek armonizatu du Otxoteentzat eta Xabier Vesgak musikatu du.
Arratsaldean Niessen Kulturgunean egingo dute saioa sei otxoteek 18:00etatik aurrera. Ordu laurden lehenago zabalduko dituzte ateak eta antolatzaileek nabarmendu dute doakoa izango dela emanaldia. Behin amaituta omenaldia egingo diote Jose Luis ansorenari, “Andra Mari abesbatza, Gaztedi, Eresbil eta Musikasteren sortzailea dugu eta gure omenaldia eskaini nahi diogu” esan du Mendigutxiak.
Otxote topaketari irduia ere jarri diote Lander Urkiak sortutako eskuklturaren bidez. Niessenen ikurra den triangeluarekin osatu du, eta aurten oroigarri gisa jasoko dute topaketan parte hartzen duten otxoteek. Antolatzaileak herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.