Trintxerpen dena prest da karmenak hartzeko
Bihar hasiko dira Trintxerpeko festak, Haatik dantza konpainiaren eskutik.
Bihar hasiko dira Trintxerpeko karmenak, luxuzko irekierarekin. Haatik dantza garaikideko konpainiak zabalduko ditu aurtengo jaiak, Judas Arrietak Ziriza etxean egindako muralaren aurrean dantzan, Gernika plazan. Aiert Beobidek Korrenteeri aurre eginez koreografia aurkeztuko du, Pascal Gaigneren musikarekin. Donostia 2016 kultur hiriburutzaren barruko Hormek diote proiekturako sortutako koreografia da, eta txupinazoa baino ordu erdi lehenago aurkeztuko da, 19:30ean. Ondoren botako dute jaien hasiera iragarriko duen suziria, ohi bezala, alkateordetzako balkoitik. Hortik aurrera eta igandera bitartean, giroa bermatuta dago Euskadi Etorbidearen bueltan. Korkoiburuek jarriko dute saltsa Herriko jaietan eragin asmoz sortu dute aurten Trintxerpeko Korkoiburuak taldea eta kontzertuen kartel deigarria osatu dute. Ostiralerako rock kontzertua antolatu dute, Pangea, Urtz eta Ze Esatek taldeekin. 23:30ean hasiko da kontzertua, Gudarien Enparantzan. Larunbaterako, berriz, DJ Txurru gonbidatu dute. Gauerditik aurrera ariko da ETB1eko ilehori ospetsuena Gudarien Enparantzako oholtzan musika jartzen. Iganderako, azkenik, bertso musikatuak antolatu dituzte bertsolari gazteekin. Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon eta Alaia Martin eta Maialen Akizu bertsolariek abestuko dute. 12:30ean izango dira bertso musikatuak, toki berean. Danborradak, herri kirolak, bazkari eta afariak, haurrentzako ikuskizuna, pilota partidak, herri lasterketak…horiek eta beste hamaika ekitaldi aurtengo karmenetako