Emozioa ez zen falta izan atzo Emakumeen Euskadiko Traineru Txapelketan. Azkenean, ikurrina, segundo pasatxogatik San Juanentzat.
Sanjuandarrak, ikurrina astintzen
Oarso Bidasora etorri dira Euskadiko bi txapelak arraunean,
Hondarribia gizonetan eta San Juan emakumeetan izan direlako onenak. Emakumeen kasuan, arrosen eta Hibaikaren lehia historikoaren beste pasarte bat bizi izan zen atzo Lekeition. Ikusgarria da Oarsoaldeko bi traineruak elkar lehian ikustea. Urteak joan ahala arraunaren zaleek maiz oroituko dituzte dema hauek. Baina oraingoan, urrea, Donibane aldera.
Hibaikak hartu zuen estropadan aurrea lehen luzean. Ziabogara bi segundoko aldearekin iritsi ziren aurretik errenteriarrak, baina bueltako luze indartsua egin, eta kronometroa alde jarri zuten batelerak, ikurrina eramateko segundo pasatxoko aldea ateraz Hibaikari. 2014an irabazitakoa errepikatu egin zuten atzo.
Orio izan zen laugarren irabazleetatik hamar segundora, eta Deustu laugarren denbora asko galduz.