Hauteskundeetako ekitaldi nagusia egin du gaur PSE-EEk Errenteria-Oreretan. Idoia Mendia Lehendakaritzarako hautagaiak hartu du parte.
Idoia Mendia izan da PSE-EEren ekitaldi nagusian Errenteria-Oreretan.
Eusko legebiltzarrerako hilaren 25eko hauteskundeetako ekitaldi nagusia egin du gaur PSE-EEk Errenteria-Oreretan. Idoia Mendia Lehendakaritzarako hautagaiak, eta Susana Corcuera alderdi sozialistaren Gipuzkoako zerrendaburuak Eusko Legebiltzarrerako hartu dute hitza Foru Plazan egindako ekitaldian.
Hurrengo hilaren 25ean lehendakari bat hautatzea ez dela jokoan dagoen bakarra esan du Mendiak, ” edo zenbat aulki lortzen ditugun Eusko legebiltzarrean. Askoz ere gehiago dago jokoan. Jokoan dago zein herri eredu nahi dugun etorkizunerako, zein enplegu nahi dugun, zein osasun zerbitzu eta zerbitzu publiko behar ditugun eta nahi ditugun”.
Datozen urteotako agenda ere jokoan dagoela hilaren 25eko hauteskundeetan gaineratu du alderdi sozialistaren lehendakarigaiak, “agenda subiranista edo agenda soziala izatea dago jokoan”. PSE-EErentzat, agenda soziala mantentzea ezinbestekoa dela gaineratu du Mendiak eta “aldarrikapen nazionalistak alde batera utzita” gizarte gaiei lehentasuna emateko eskatu du.
Bertaratutakoen galderak erantzun ditu ekitaldian alderdi sozialistaren ordezkariak.