Argiztapen sistema berria Errenteriako auzoetan energia kontsumoa gutxitzeko asmoz. Abendua eta urtarrilean hasiko dituzte obrak.
Udaletxeak argiztapen sistema berria kontratatu du hirigune historikorako, eta Alaberga Goikoa, Kaputxinoak eta Agustinak auzoetarako “argiztapena hobetu eta energia kontsumoa murrizteko asmoz”.
LED teknologia duten argi berriak jarriko dira Errenteriako auzo horietan. Energia gutxiago kontsumitzea da helburua. Izan ere, presentziaren arabera argiak automatikoki piztu eta erregula daitezkeela kontatu dute, balio-bizitza luzeagoa dutela eta energetikoki eraginkorragoak direla, besteak beste. Ekonomikoki, urtean 32.000 euro aurreztuko direla aurreikusten dute.
Horrez gain, “udalerri adimentsua” eraikitzeko balioko duela adierazi dute, argien bidez beste sistema batzuk jarri ahalko direlako martxan: kartel informatiboak, IP ahotsa, wifia, ingurumen-parametroak neurtzeko sentsoreak…
Guztira 717 argietan jardungo dira. 2016 urte amaieran hasiko dira Esnabide eta Alaberga Goikoa auzoetan eta 2017 hasieran Hirigune Historikoan eta Agustinetan.
LED argiztapen sistemarekin argitutako kale bat