Pasaiako bi euskaltegietan izena emateko epea zabalik da
Eskaintza zabala eta malgua prestatu dute aurten ere; urtero legez, bada diru laguntzak eskuratzeko aukera.
Hilaren bukaera arte zabalik dago Pasaiako bi euskaltegietan izena emateko epea. Bai Trintxerpeko udal euskaltegian, zein AEK-ko Antxoko Txirrita euskaltegian eskaintza oparoa da, ikasleen askotariko behar eta nahiei erantzuteko aproposa. HITZAk, Pasaiako Udalarekin elkarlanean, eskaintzari buruzko erreportaje zabala landu du. Erreportajea osorik, ondoko PDFan.