Luxuzko 'Super Yate A' Pasaian porturatu da
119 metroko eslora ditu eta 2008an eraiki zuten, 300 milioi dolar ordainduta.
Super Yate A ontziak, Andrey Melnichenko aberats errusiarrarena, eskala egin du gaur Pasaiako Portuan. Munduan dauden hamar yate luxuzkoenen artean dago yatea. 119 metroko eslora du. 2008an eraiki zuten, 300 milioi dolar ordainduta.
Ontziak 239 metro koadroko suite nagusia du yatearen goiko partean, eta luxuzko sei kabina hamalau gonbidaturentzako; horrez gain, 42 lagun har ditzake tripulazioko kide.
Brankako bizkarrean, ontziak heliportu bat eta igerilekua dauzka, eta txopan bi igerileku gehiago ditu. Horietako baten kristalezko hondotik azpialdean dagoen diskoteka ikus daiteke. Igerilekuez gain, yate honek jacuzzi-a du areto nagusian.