Pasaiako Udalak ezagutzera eman ditu urrian liburutegietan euskarazko literatura maileguan hartzeagatik saritu dituzten erabiltzaileen izenak.
Adahi Sorzabalen ama, bere alabak irabazitako saria eskuan.
Urrian zehar irakurzaletasuna, liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko egin den
Orriz orri euskara erabili, orriz orri euskara igorri izeneko kanpainan parte hartu dutenen artean 30 euroko zortzi bale banatu ditu Pasaiako Udalak lau udal liburutegietan. Saridunek bale horiekin euskarazko liburuak erosi ahal izango dituzte Pasai Antxoko Urdin eta Trintxerpeko Lema liburu-dendetan.
Azaroaren amaieran ere beste horrenbeste bale banatuko dituzte hilabete honetan zehar liburutegietan euskarazko literatura maileguan hartzen duten erabiltzaileen artean.
Poesia errezitaldia
Kanpaina berberaren barruan eta Pasaiako Irakurketa Klubak antolatuta
Autobiographikal poesia errezitaldi antzeztua eskainiko dute Ane Zubeldiak eta Eider Adeletxek. Mundu osoko hainbat poeta ezagun eta ez hain ezagunen olerkiak biltzen eta eszenaratzen ditu ikuskizunak, eta era berean haiekin jolasten du.
Hilaren 18an da poesia errezitaldia, San Pedroko liburutegian, 19:30ean. Sarrera doan da.
Urriko saridunak
- San Pedro: Ibai Garmendia, Jone Miren Otaegi.
- Donibane: Lizar Aldalur, Arantxa Sagarzazu.
- Antxo: Adahi Sorzabal, Jon Mikel Pradera.
- Trintxerpe: Aratz Ziganda, Olatz Mitxelena.