Mahai ingurua eta kontzertua egingo dituzte igandean, Done Eztebe elizan.
Jose Manuel Azkue. [Argazkia: navarra.es].
Jose Manuel Azkue Aginagalde (Oiartzun, 1927-Donostia, 2008) organista handiaren omenezko hirugarren memoriala egingo dute datorren igandean, Done Eztebe parrokian.
17:15ean hasiko da memoriala, mahai inguru batekin. Ana Belen Garcia organistak, Maddalen Dorronsoro Lartaun Abesbatzako zuzendariak eta Antton Mendizabal Oiartzungo Organozaleak taldeko kideak Azkueri buruz zein kontzertuan entzungo direnei buruz ariko dira hizketan.
Kontzertua, berriz, 18:00etan hasiko da. Lartaun Abesbatza izango da ahotsa jarriko duena, Dorronsororen zuzendaritzapean. Done Eztebe parrokiako Cavaillé-Coll organoan, berriz, Garcia izango da. Pantaila handian ikus ahal izango den kontzertuaren egitaraua honakoa izango da:
- Messe Breve nº 7 (Charles Gounod).*
- Petit offetoire (Cesar Franck).**
- Salida (C. Franck).**
- Panis Angelicus (C. Franck).*
- Adoración sobre un tema vasco (M. Mola).**
- Ezpata dantza (Naji Hakim). **
- Itsasoan (Jesus Guridi).*
- Variaciones sobre un tema vasco (Jesus Guridi)**.
- Cantique de Jean Racine (Gabriel Faure).*
*Koruak interpretatuko ditu **Organistak interpretatuko ditu