Auzolanean ari dira gaur sanpedrotarrak, goizetik, brotxak eskuan Proisako orubean murala margotzen.
Proisaren orubea izandakoan, mural koloretsua margotzen ari dira, auzolanean.
Haurrak, gazteak, eta ez hain gazteak. Guztiak elkartu dira gaur San Pedron, Proisako orubea izandakoa koloreztatu asmoz. Mantalak eta brotxak eskuan, hamaika kolorez apaintzen ari dira lau paretak.
Aurrerago, pareta berean, bulderra atontzeko asmoz dute, hori ere, auzolanean eta herriko eskalatzaileen gidaritzapean.
Santomas, sanpedestrea -urte zaharreko krosa-… hamaika egitasmo dituzte esku artean Proisako lagunek datozen hilabeteetarako. Horiek guztiak harilkatzen joateko herri batzarra deitu dute astelehenerako, 19:30ean, Ertin.