Udalak, datorren urtean, Ertiko lurra aldatzeko asmoa du.
Pasaiako Udal Gobernu Taldeak prest du datorren urterako aurrekontu proposamena. Udalean ordezkaritza duten talde guztiei helarazi die jada, eta astearteaz geroztik, jendaurrean jarri dute, herritarrek beren proposamenak helarazteko aukera izan dezaten. Hilaren 9ra bitartean dago horretarako aukera. Proposamena Udalaren
webgunean ikus daiteke osorik, eta proposamenak Internetez helarazi daitezke.
2017ko aurrekontuan ondoko inbertsioak jaso dituzte: Udaltzaingoarentzako autoa; kale-garbitzeko makina; Antxoko Kultur Etxean oztopo arkitektonikoak kentzea; San Pedroko Udal Aretoan zoladura aldatzea; Arrokaundieta eta inguruak txukuntzea; San Pedroko kultur etxea egokitzea; Udaltzaingoarentzako radarra, Udaltzaingoarentzako garabia eta Antxoko Esnabide depositua. Zehazteke daude aldundiaren laguntzak kirol ekipamendurako.
Beste erakundeen finantzazioa lortzea helburu
Udal gobernuak azaldu duenez, diru sarrerak aurtengoaren oso antzekoak izango dira. Edonola ere, gastuaren kudeaketa hobetu, eta beste erakunde batzuetan laguntza bilatzen jarraitzeko konpromisoa agertu du.
Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako katastro-balioen igoeragatik Udalak “euro bat ere ez kobratzea” erabakia duela aurreratu dute.
Udalbatzarrean hilaren 20an eztabaidatuko da.
Sarreren laburpena kapitulua
Gastuen laburpena kapituluka