Erreklamazioak eta iradokizunak egiteko epea zabalik da.
Tabernariek, hainbat kasutan, bide publikoan gorde ditzakete terrazetako altzariak.
Bide publikoan terrazak eta mahaiak jartzeko udal ordenantzan hainbat aldaketa egitea proposatu du udalak. Plenoak argi berdea eman zion proposamenari aurreko esteko plenoan, eta orain aldaketarako proposamena jendaurrean da, interesdunek erreklamazioak edota iradokizunak egin ditzaten.
Proposatzen diren aldaketak
udalaren webgunean kontsulta daitezke. Lehengo astetik hasita 30 lanegunetako epea zabaldu dute iradokizunak biltzeko.
Inork erreklamazio edo iradokizunik ez aurkeztekotan araudiaren aldaketa behin-betikoa izango da.